Dakizuen bezala, VAGERA herri bat ikuskizunaren bi emanaldi egingo dira: bata gaur, maiatzak 3, eta beste bihar, maiatzak 4, bieak 22:00etan Villabonako Olaederra kiroldegian.
Bertara sartzeko, Gautena elkartearen aldeko laguntza tiketa erosi behar da. Salgai egongo dira 12€-tan gaur ostiraleko 13:00ak arte Amasa kafetegian eta Basajaun liburudendan, eta Interneteko BIBE (www.bibe.me) plataforman, sarrerak agortzen diren arte.
Ondoren, Gautena elkarteak lehiatila bat jarriko du Olaederra kiroldegian, eta bertan laguntza tiketak saluko dira 15€-tan, bai gaur ostirala, eta biar, larunbata, 17:00etatik aurrera.
Ikuskizunera sartzeko, bi emanaldietan, 21:00etan irekiko dira ateak.
Gozatu ikuskizunaz.
ZUZENDARIA: MIGEL ZEBERIO
Hasiera data: | 2019-05-03 |
---|---|
Bukaera data: | 2019-05-04 |
Iraupena: | 2 ORDU |
Ordutegia: | 22:00 |
Helburuak: | Gautena elkarteari laguntzea |
Hartzaile kopurua: | Bete arte |
Hona hemen Tolosaldean Ikastn-ek antolatu dituen formakuntza jardueren zerrenda. Formakuntza jarduera bakoitzari buruzko informazio zabala eta dagozkien argazkiak aurki ditzakezu.
Formakuntza jarduera hauen helburuak hauexek dira: