Datorren igandean Zinegoak jaialdiko film-laburrak proiektatuko dituzte Mikelasagasti auditorioan. 18. edizioa du Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak, eta, guztira, sei film-labur jaso ditu sail ofizialean.
Iganderako gonbidapenak dagoeneko eskuragarri daude liburutegian; ostirala izango da horiek jasotzeko azken eguna.
| Entitatea: | TOLOSALDEAN ANISTASUNA GARATZEN |
|---|---|
| Hasiera data: | 2021-04-25 |
| Bukaera data: | 2021-04-25 |
| Iraupena: | . |
| Ordutegia: | 18:00 |
| Helburuak: | Aniztasuna |
| Hartzaile kopurua: | . |
Tolosaldean Ikastn Bitartekotza Zerbitzuak eskualdeko prestakuntza entitateei laguntzen die euren biztanlego/kolektiboei egokitutako prestakuntza programak diseinatzen, planifikatzen eta gauzatzen.
Ikastn-ek eskualdeko prestakuntza entitateekin batera lan egiten du, entitate ororen prestakuntza kudeaketa beharrei erantzuna emanez.



