Europako Gizarte Fondoak eta Eusko Jaurlaritzak Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako (BOZI) bitartekotza zerbitzu jarri dute abian Tolosaldean. Horren helburua, eskualdeko pertsonek ikastea beren bizi kalitatea hobetzeko eguneroko modutzat hartzea da. Ikastn bitartekotza zerbitzuak Tolosaldea eskualdeko prestakuntza eskaintza kudeatzen du eta informazio-aholkularitza eta bideratze zerbitzua eskaintzen ditu eskualdeko herritar orori. "Ikastn" web orri honen kudeatzailearen arduraduna da eta web orriko balio erantsiak hauexek dira: sms zerbitzua eta boletin elektronikoa. Guztiz doanik, herritar ororen eskura. Eskualdeko prestakuntza hornitzaileekin bitarteko lanak egiten dituen zerbitzua da. Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera anitzak eskaintzen ditugu: on-line, telefonoz eta presentzialki. Hau guztia, pertsona bakoitzari bere ikaskuntza proiektua eraikitzen laguntzeko, norbanakoaren interes eta espektatibei egokitua.
Helbidea: | Tolosaldea GLHBI, Santa Luzia 17 |
---|---|
Herria: | Tolosa |
Telefonoa: | 615775678 |
Fax: | 943651856 |
E-maila: | ikastn@tolosaldea.com |
Web orria: | http://www.ikastn.com |
Harremanetarako pertsona: | Mikel Muñagorri |
Irakaskuntza mota: | Presentziala zentroan |