Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

Klase Partikularrak

Matematika, Fisika-Kimika eta Mekanika DBH eta Batxiler mailan; Ingelesa maila guztietan eta Informatikan (Photoshop, Word, Excel...) laguntza eskaintzen da talde txikietan.

Tolosa eta Ibarrako haur pilota eskolak

Pilota ikastaro anitzak eskaintzen ditu, maila ezberdinei zuzenduz (benjaminak, alebinak...) eta pilota alorreko ikaskuntza mota ezberdinak eskaintzen ditu: pilota aniztasuna (zesta punta, erremontea...), teknifikazioa, etabar.

Amezketako Udaletxea

Amezketako Udaletxeak herritarrei zuzendutako ikastaroak antolatzen ditu: 3. adinekoei zuzendua, etabar. Herritarren parte hartze aktiboa bultzatzea dute helburu.

Tolosaldea IKT

Igeriketa arloko ikastaroak antolatzen ditu: haurretatik hasita helduetaraino. Igeriketa estilo ezberdinak erakusten ditu.

Lizardi etxea- 3. adinekoen egoitza

Mota guztietako ekitaldiak antolatzen dira: ikastaroak (eskulanak, pintura, taila...), hitzaldiak, mintegiak... guzti hori pertsona helduei zuzenduak.

Alegiako Jubilatuen elkartea

Mota guztietako ekitaldiak antolatzen dira: ikastaroak (eskulanak, soinketa...), hitzaldiak, mintegiak... guzti hori pertsona helduei zuzenduak.

Amezketako Haurreskola

Hezkuntza arautua eskaintzen da, Haur Hezkuntzako lehen zikloa alegia, 0-2 urteko haurrentzako zuzendua. Haurraren garapena lortzea dute zeregin nagusia eta horretarako baliabide anitzak erabiltzen dituzte.

Santilazpi Guraso Elkartea

Elkarte hau Imaz Bertsolaria eskolako haurren gurasoek osatzen dute. Haurrentzako aisialdi ekimenak antolatu ohi dituzte, gurasoei zuzendutako hitzaldi eta tailerrak. Honez gain, eskolaren zerbitzuak hobetzeko laguntzen dute.

Pello Errota LHI

Pello errota ikastetxea Asteasu eta Larraulgo ikasleak biltzen duen ikastetxe publikoa da. Ematen diren mailak: 2 urteko gela, haur hezkuntza eta lehen hezkuntza. Guztia D ereduan, dena euskaraz.

Amarozko auzo elkartea

Bizilagunek eskatutako edozein aktibitate soziokultural bultzatu eta sustatu. Guztioi dagozkigun arazoez jabe daitezen eta hauek konpontzeko hartu beharreko neurrietan parte har dezaten bermatu. Auzoko bizilagunen artean harremanak, komunikazioa eta elkarbizitza bermatu. Auzoko bizilagun eta Udaletxearen arteko lotura izan araz ...



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb