Kirol eskaintza zabala antolatzen du, gazte nahiz helduentzat, kirol alorrekoak, esate baterako; aerobika, 3.adinekoentzako gimnasia, yoga, pilota, erritmika, etabar.
Kultur eta Gazteria sailak hainbat ikastaro antolatzen ditu, kultur tailerrak hain zuzen ere, 16 urtetik gorakoei zuzendua, esate baterako: altzarien errestaurazioa, pintura, sabel dantza, egur taila, etabar.
Gida baimenerako prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskaintzen du. Teoria arloan, aukera zabala (kotxea, motorra, kamioia, autobusa...) eta praktikoan aldiz, kotxearen gida baimena soilik.
Aukera gutxiko kolektiboei laguntza eskaintzen du: oinarrizko beharrak asetzea da bere zeregina, hau da, arropa bilketa egitea, elikagaiak eta dirua banatu, etorkinei harrera bulegoa ezarri, etabar. Astelehenetan biltzen dira bulegoan etorkinei harrera egiteko, 15:00-16:30etara.
Erretiratuei zuzendutako ikastaroak antolatzen dira bertan: irteera kulturalak, mahai jokoak, hitzaldiak, bingo, antzerkia, etabar. Helburuak, erretiratuen parte hartzea eta nolabaiteko motibazioa sortzea.
Gipuzkoa mailako txapelketetan parte hartzen duen jockey taldea, neskei eta mutilei zuzendua. Helburua, jendeak parte hartzea kirol jarduera honetan.
Xake ikastaroak eskaintzen ditu: gaztetxoetatik hasi eta gorantz adin mugarik gabe, neskak nahiz mutilak izaten dira.
Areto futboleko elkartea da, mutilek osatutako taldea alegia. Zilarrezko mailan daude eta areto futbola zabaltzeaz gain, ahaleginak bideratzen dituzte sailkapenean aurrera joateko eta toki garrantzitsu bat eskuratzeko.
Gimnasia Erritmika eskaintzen du, gaztetxoei zuzendutako ikastaroak alegia. Helburua, gaztetxoak kirola ezagutzera bultzatu eta kirola eginez gozatu.
Hezkuntza arautuaren eskaintza: 0 urtetik-16 urteko gazteei zuzendua; Haur eskola (Haur hezkuntzako 1. zikloa-0-3 urte), Haur Hezkuntzako 2. zikloa-3-6 urte), Txontxo udal ludoteka (3-8 urte), Lehen Hezkuntza (6-12 urte) eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntza (12-16 urte).