Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

Kaxkagor kultur elkartea

Kaxkagor elkarteak ekintza soziokulturalak antolatu eta gauzatzen ditu, adin guztietako herritarrei zuzenduak.

Bizkor Guraso Elkartea

Albiztur Ikastetxeko haurren gurasoek osatzen dute elkartea. Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat antolatzen dituzte ekintza ezberdinak. Ekintzen eskaintza oparoa izan ohi da: irteerak, jokuak, festak, etabar.

Alkartasuna Biltokia

Alkartasuna Biltokia pertsona erretiratuek osatzen duten elkartea da. Helburu nagusia, anoetar erretiratu, alargun eta ezinduen bizitza sozialean eta kulturalean parte hartzea sustatzea da. Honekin jarraituz, Anoetan bizi diren erretiratu eta pentsiodunak biltzea da bestelako helburua, eta bazkide guztien arteko konexioa lortzea.

Erniope Pilota Elkartea

Erniope Pilota elkartea Alkizan eta Adunan aritzen da, pilota kirolaren inguruan. Alkizan asteazkenetan 16.30-19.30 bitarteko orduetan eskaintzen du eta Adunan aldiz, ostegunetan, 16.00-19.00 bitartera. 5/6 urte bitarteko gazteetatik hasita 20 urte bitarteko adineko pertsonekin dihardu lanean. Herri mailako txapelk ...

Amixuri Abesbatza

Amixuri Kantuzaleak urte osoan zehar astean behin elkartzen dira Alkizako kultur etxean. 15 lagunek osatzen dute elkartea. Aiztondoko herri bakoitzak bere elkartea sortzen dabil, eta kasu honetan, Amixurik aurrera ekin dio tinko, beti ere, inguruko herriekin elkarlanean, letrak eta kantuak pasaz, elkarbanatuz, e ...

Lagunak Guraso elkartea

Ikaztegietako Guraso elkartea bertako haurren gurasoek osatzen dute. Elkarte honek hainbat ikastaro antolatzen ditu haurren aisialdirako eta garapenerako: dantza, areto futbola, etabar. Beraz, elkarte honen eskaintza haurrei zuzendua dago, Ikaztegietako ikastetxeko txikientzat hain zuzen.

Mulambo Kultur Elkartea

Mulambo elkartea gazte talde batek osatzen du. Musika arlorra lantzen dute. Musika tresna ezberdinak erabiltzen dituzte eta taldean eskaintzen dituzte emanaldiak, eskualdean zehar, herriz-herri, eta eskualdetik at ere bai. Musika emanaldiak emateaz gain, musika tresna ezberdinak irakasten dituzte ikasturtean zehar. ...

Gimnasia 8

Gimnasia 8 du izena. Gimnasia 8 betiko gimnasia da, gaurko gizakiaren beharren arabera eratua, behingoan, osasun, edertasun eta plazer helburuekin. Ez da gelditzen mantenimentuzco gimnasia arruntan, baizik, gizakiaren gaietan oinarrituz, bere ikasketa eta obekuntza etenga ...

Zunbeltz Kirol Kultur Solas elkartea

Zunbeltz elkarte gastronomiko-kulturala da. Urte osoan zehar hainbat ekintza oparo eskaintzen ditu, esate baterako: urte zaharreko krosa, festetako herri krosa, olentzeroren ongi etorria, bertso emanaldiak, hitzaldiak, etabar. Ekintza hauek antolatzen dituzte herritarren parte hartzea sustatzeko helburuarekin. ...

Mugabe Elkartea- Esperientzia Eskola

Mugabe elkartea honako elkarteek osatzen dute: Danok-Kide, Acex-Eske, Gueska-Asceegu, Helduen Hitza eta Matia Fundazioa. Mugabe elkartea arduratu da Tolosako Esperientzia Eskola abian jartzen, aurten izango da lehenengo ikasturtea. 2007ko urrian izan zuen hasiera eskolak, eta 2008ko ekaina bitartera iraungo du. For ...



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb