Helburu estrategikoak
Etengabeko ikaskuntzaren dimentsio hirukoitzari- berrikuntza, gizarteratzea eta hiritar aktiboak- erantzungo dioten helburu estrategikoak zehaztu ditugu:
- Eskualdeko prestakuntza eskaintzaren kudeaketa eta informazioaren eguneraketa: Tolosaldeko eskualdean dagoen prestakuntza eskaintzari buruzko informazioa eskuratu, datuak gaurkotu eta herritarrei hurbildu
Informazio guztia gaurkotzeko aukerak:
- Bitartekoak/arduradunak
- Informazio eskatzaileak
- Prestakuntza erakunde eta elkarteak
- Tokiko garapena: Gainerako eragile sozio-ekonomikoekin sarean lan bateratua sustatuz, eguneroko bizitzarako baliagarri diren prestakuntza programak garatzea.
Gakoak: garapenerako lankidetza eta talde lana eskualdeko prestakuntza hornitzaileekin.
- Aholkularitza eta banakako jarraipena: Geure tresna garrantzitsuenak ikasketa-ibilbidea pertsonalizatzen laguntzeko. Prozesu osoan zehar, aholkularitza, informazio eta bideratze zerbitzua presente egongo dira. Horretarako, bitarteko bat dago arlo honetaz arduratuko dena: zure beharrak asetzen saiatuko den pertsona alegia. Interesatu guztiei jarraipena egingo zaie, aldiro dei eginez beraien egungo egoera eta emandako zerbitzuari buruz galdetuz.
- Lan merkatutik urrunen dauden taldeei ahaleginak bideratu: Pertsona guztiei, eta lehentasunez, aukera gutxien dutenei, informazioa, bitartekotza, orientazioa eta tutoretza jasotzeko aukera ziurtatzea. Pertsona hauen egoera hurbiletik bizi eta irtenbide eta proposamen egokiak bideratu, talde hauei lagundu ahal izateko.
Menua
Tolosaldeko Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntzako (BOZI) Bitartekotza Zerbitzua gara, Tolosaldean Ikastn hain zuzen. Ikuspegi berri baten alde egiten dugu, non prestakuntza, lana eta aisialdia bizitzako etapa guztietan elkarrekin dauden.
Hezkuntzari eta prestakuntzari beste ikuspuntu bat eman nahi diogu, pertsonaren garapenean aurrera egiteko, eta horretarako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren aldeko apustu sendoa egiten dugu.