Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

San Millan LHI

Hezkuntza arautua eskaintzen du, hau da, haur hezkuntza eta lehen hezkuntza, 2-12 urte bitarteko adin tarteko haurrei zuzentzen delarik. Hizkuntza eredua D, hau da, dena euskaraz. Honez gain, bertan guraso eskola dute eta beharren arabera ikastaroak antolatzen dituzte.

Jesusen Bihotza Ikastola

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloa eskaintzen du, hau da, 2-7 urte bitarteko haurrei zuzendua. Hizkuntza D eredua, hau da, dena euskaraz. Honez gain, Guraso elkartea ere badu, hauek ikusten duten beharraren arabera, ikastaroak antolatzen dituzte.

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatea

Kultur, kirol, gaztedia, euskara eta bestelako alorrak jorratzen ditu, Zizurkil, Larraul, Aduna eta Alkizako herriak hartzen dituelarik. Gizarte Zerbitzuak daude bertan eta haur, nerabe, gazte zein helduei zuzendutako ikastaroak, lehiaketak... antolatzen dituzte.

Ibarrako Udaletxeko Gizarte Zerbitzuak

Gurasoei zuzendutako eskolak, prenbentzio programak (erretzeaz uzteko programa...), gatazken ebazpenerako trebetasun tailerra, memoria tailerrak, etabar. Beraz, urtean zehar, hainbat ikastaro antolatzen ditu, beharraren arabera.

Intxurre Pilota Eskola

Kirol ikastaroak antolatzen dituzte, bai begirale eta baita talde barneko kideei. Pilota irakasteaz gain (entrenamentu eta txapelketetan oinarrituz) formakuntza ikastaroak ere eskaintzen ditu.

Alegiako Argazkizaleen Taldea

Argazkilaritzarekin lotutako taldea, bertako argazki zaharren bilketa egin dute (argazki artxiboa deiturikoa), erakusketak antolatzen dituzte, argazkietaz baliatuz urtero egutegi bat atera ohi dute. Etorkizunera begira, argazki berriak sortu nahi dituzte eta herriko bizimodua argazkietan isladatzeko asmoa dute.

Zizurkilgo Udaletxea

Kirola, gazteria, euskara eta kultura arloko ikastaroak antolatzen dituzte udaletxeko sailek. Biztanlego osoari zuzendutako ikastaroak dira. Helburu nagusiak, biztanlegoaren parte hartzea bultzatzea eta ikasteko beste modu batzuetara egokitzea dira.

Loatzo Musika Eskola: Zizurkil

Udalerri honetan aurkitzen da Loatzoko Bulego Orokorra. Zortzi herrialdeetan musika eskolak eskaintzen ditu; musika tresna anitzak ikasteko aukera (baxua, biolina, biolontxeloa, kitarra, perkusioa, tronpeta, txistua...) eskeintzen du, hainbat instrumentu talde (akordeoia taldea, soka talde...) eta bestelako ekintza ezberdinak e ...

Aralarpean Guraso Elkartea

Aralarpean elkartea, Aralar Institutuko guraso elkartea da. Bertako ikasleen gurasoek osatzen dute eta ikasleen egoera aztertzeaz gain, beraientzako ikastaroak antolatzen dituzte, gaur egungo gazteen arazoen gaiak izaten dira mintzagai.

Alegiako Mendi Asanblada

Mendizaletasunarekin lotutako ekintzak eskaintzen ditu, bereziki, mendi irteerak izaten ohi dira. Hilabetean behin, mendi irteera antolatzen dute, Euskal Herrian zehar izaten dira nagusiki eta Pirineo aldera ere joaten dira. Ekintza hauekin, jendearen parte hartzea sustatzea dute helburu.



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb