Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

Kaxkubi Emakumeen elkartea

Ekintza nagusia hauxe du: emakumearen astearen ospakizuna (martxoak 8). Emakumearen papera aztergai eta honen inguruko festa antolatzen dute.

Ibarratik Misio Taldea

Irabazi asmorik gabeko elkartea da. Hirugarren Munduko behartsuenekin lan egiten dute. Horretarako, herritarrei elkartasun sentsibilizazioa bizkortzera animatzeko hainbat ekintza antolatzen ditu.

Parrokiko korua

Elkarteko eta herriko ospakizunetan abestien bidez, partaidetzari bide ematea eta indartzea. Astelehenero biltzen dira, abestiak entsaiatzeko, jarrerak hobetzeko, etabar. Igandeetan berriz, kontzertua eskaintzen dute.

Eneko Aritzaren Lagunak

Xedea zera da, Euskal Herriko eta herriko haur, gazte, heldu nahiz zaharrak aktibatzea, elkartzea eta elkar ezagutzea da, ongi pasatzea eta egunerokotasunetik ateratzea, egungo gizartean guztiz moteldurik baitago jendea. Horretarako, proiektu ezberdinak garatzen dituzte: "eneko aritza" (amaitua) eta "sua" (a ...

San Bartolome Kristau Elkartea

Ekintza ezberdinak antolatu ohi dituzte, honako helburuekin; fedearen berri eman eta heldutasunez bizitzen lagundu (katekesia, gazteen pastoraltza, txiribitu taldea...), fede esperientzia ospatu eta fede esperientzian jasoa zabaldu eta aitortu (karitas, gaixoen laguntzailea...).

Sendi Ekintza

Pilota eskolak eskaintzen ditu Hirukide Gainberrirekin batera. Honez gain, egoitza herriko elkarteei uzten die, edozein ekintza antolatzeko, biltzeko, etabar.

Alurr Dantza Taldea

Dantza eskolak eskaintzen dituzte, ikastaroak antolatzen dituzte eskualdeko herrietan dantzaren inguruan: herriko dantzak, arin-arina, fandangoa, etabar, gazteentzako. Honez gain, herriko ekintzetan parte hartzen dute eta hainbat emanaldi eskaintzen dituzte.

Inaxio Begiristain kirol eta kultur etxea

Kultur (eskulanak, argazkigintza...) eta kirol (pilates, 3.adineko gimnasia...) arloko ikastaroak antolatzen dituzte, bai gazte eta helduei begira.

Elduaien (Alegia)

Hizkuntza akademia da eta ingelesa da Alegin eskaintzen dena. Akademia berberak, Tolosan, hizkuntza mota gehiago irakasten ditu.

Aralar BHI

Hezkuntza arautuko heziketa mailak eskaintzen da: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Irakasgai guztiak D ereduan ematen dira.



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb