Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

Triathloi Taldea

Triathloia kirolan oinarritzen da, igeriketa, bizikleta eta korrikan alegia. Baita duatloia ere badago, korri, bizikleta eta korri. Beraien helburua, gazte helduak kirol honetara bultzatzea eta kirola zabaltzea da, ahalik eta jende gehienek parte har dezan.

Oria Txirrindularitza Eskola

Txirrindularitza elkartea, txirrindularitza irakasteaz gain, medikuntza eta kirol segurtasuneko hitzaldiak antolatzen dituzte.

Aikido

Arte martzialen barruko teknika desberdinak erakusgai. Kirolaz harago doan elkartea. Kirol honen bitartez, pertsona erlaxatu eta tentsioak askatzeko metodoa lortu nahi da.

Hirukide

Honako heziketa mailak eskaintzen ditu: Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa. Honez gain, begiraleei zuzendutako ikastaroak ere antolatzen dituzte. Hirukide 3 ikastetxe erlijiosoek osatzen dute: Gainberri, Jesuitinak eta Eskolapioak.

Gorrotxategi Konfiteri Museoa

Bixita gidatuak antolatzen dira xaxu gozogintzako museoan eta bertan gozogileek XIV eta XIX.mendeen artean erabiltzen zituzten teknikak daude ikusgai.

Udaberri Dantza Taldea

Udaberri Dantza Taldea euskal kultura bultzatzeko asmoz sortu zen eta asmo horretan dihardu gaur egun ere, euskal dantza zaharrak errekuperatuz eta berauek jendeari erakutsiz.

Alkoholiko Anonimoak

Alkoholismoarekin lotutako gaiak lantzen dituzte: arazo berbera dutenen arteko bilerak, hitzaldiak, taldeko terapia, irtenbideak proposatu, ospitaletara irteerak, senideei laguntza, etabar.

Beti Gazteak Jubilatuen Elkartea

Pertsona adinekoei zuzendutako hainbat ikastaro antolatzen dituzte: mozketa eta jantzigintza, eskulanak, bingo, etabar.

Iturriza Jubilatuen elkartea

Pertsona adinekoentzako hainbat ikastaro antolatzen dituzte: yoga ikastaroa, areto dantzak, bingo jokoa, masajista, ileapaindegia, podologia, etabar.

Harizpe zentro sozio-kulturala

3. adinekoei zuzendutako ekintza ugari antolatzen dira, esate baterako: mahai eta mugimendu jokoa, bingo jokoa, irteerak, etabar.



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb