Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

Tolosako Udaletxeko Berdintasun Saila

Berdintasun Sailaren xedea Tolosako emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzea eta generozko diskriminazioarekin bukatzea da. Horregatik, 2008-09 ikasturtean, "Jabekuntza eskola" abian jarriko du, aurreko helburu horiek lortzeko asmoz.

Kaxkardi Kirol Errekreatibo Elkartea

Helburuak: Haur, gazteak piraguismo kirolera hurbildu, oinarrizko ezaguera zabalduz. Ikastetxeetako kirol heziketan parte hartu. Helduen artean kirola promozionatu. Natura eta ingurugiroarekiko errespetua zabaldu. Euskara bultzatu. Helburu hauek lortzeaz gain, nagusiki partehartzaileek piragua erabiltzeko eta zuzen ...

Sagain Mendi Elkartea

Sagainek mendizaletasuna sustatzea du xede nagusi udalerriko biztanleen artean. Adin guztietako pertsonak parte hartzera bultzatu nahi ditu. Horretarako iharduera ezberdinak antolatu ohi dituzte, gazteentzako batetik, helduentzako bestetik, etabar. Hilabetean zehar, hainbat ekintza (irteerak mendira, ikastaro ezber ...

Kaxkagor kultur elkartea

Kaxkagor elkarteak ekintza soziokulturalak antolatu eta gauzatzen ditu, adin guztietako herritarrei zuzenduak.

Bizkor Guraso Elkartea

Albiztur Ikastetxeko haurren gurasoek osatzen dute elkartea. Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat antolatzen dituzte ekintza ezberdinak. Ekintzen eskaintza oparoa izan ohi da: irteerak, jokuak, festak, etabar.

Alkartasuna Biltokia

Alkartasuna Biltokia pertsona erretiratuek osatzen duten elkartea da. Helburu nagusia, anoetar erretiratu, alargun eta ezinduen bizitza sozialean eta kulturalean parte hartzea sustatzea da. Honekin jarraituz, Anoetan bizi diren erretiratu eta pentsiodunak biltzea da bestelako helburua, eta bazkide guztien arteko konexioa lortzea.

Erniope Pilota Elkartea

Erniope Pilota elkartea Alkizan eta Adunan aritzen da, pilota kirolaren inguruan. Alkizan asteazkenetan 16.30-19.30 bitarteko orduetan eskaintzen du eta Adunan aldiz, ostegunetan, 16.00-19.00 bitartera. 5/6 urte bitarteko gazteetatik hasita 20 urte bitarteko adineko pertsonekin dihardu lanean. Herri mailako txapelk ...

Amixuri Abesbatza

Amixuri Kantuzaleak urte osoan zehar astean behin elkartzen dira Alkizako kultur etxean. 15 lagunek osatzen dute elkartea. Aiztondoko herri bakoitzak bere elkartea sortzen dabil, eta kasu honetan, Amixurik aurrera ekin dio tinko, beti ere, inguruko herriekin elkarlanean, letrak eta kantuak pasaz, elkarbanatuz, e ...

Lagunak Guraso elkartea

Ikaztegietako Guraso elkartea bertako haurren gurasoek osatzen dute. Elkarte honek hainbat ikastaro antolatzen ditu haurren aisialdirako eta garapenerako: dantza, areto futbola, etabar. Beraz, elkarte honen eskaintza haurrei zuzendua dago, Ikaztegietako ikastetxeko txikientzat hain zuzen.

Mulambo Kultur Elkartea

Mulambo elkartea gazte talde batek osatzen du. Musika arlorra lantzen dute. Musika tresna ezberdinak erabiltzen dituzte eta taldean eskaintzen dituzte emanaldiak, eskualdean zehar, herriz-herri, eta eskualdetik at ere bai. Musika emanaldiak emateaz gain, musika tresna ezberdinak irakasten dituzte ikasturtean zehar. ...



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb