Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

Hezkide Eskola

Helburu nagusia du gizarte justuagoa, gizatiarragoa eta elkartuagoa lortzea, eta honetarako, aisialdiaren, susperketa soziokulturalaren eta boluntaritzaren esparruan diharduten eragileak prestatzen eta trebatzen ditu nagusiki, parte hartzean eta bizipenetan oinarritutako metodologiaren bidez.

Aritza kultur taldea

Euskal kultura eta historia ezagutaraztea dute helburu nagusia, bertako herritarrek euskal historiaren ibilbidea ulertu dezaten. Honez gain, oroimen historikoa berreskuratu nahi dute eta horretara bideratzen dituzte ekintzak. Antropologia eta historiarekin lotutako ekintzak, ikastaroak hitzaldiak... antolatzen dituzte. ...

Pony-Pottok

Pottok elkarteak zaldian ibiltzen ikasteko ikastaroak antolatzen ditu ikasturte osoan zehar, maila guztiak (hastapena, aurreratua...), erabateko malgutasunarekin eta bakoitzaren interesei eta helburuei egokitua. Zaldin ibiltzeko modalitate ezberdinak irakasten dira: mendian zehar, bestelako ibilbideak... Eskaintza guztia gazte ...

Otsolar Dantza Taldea

Dantzan oinarritzen den taldea da eta horretara zuzentzen dituzte beraien ikastaroak, dantza eskoletara alegia. Eskola hauek adin guztietako jendeari zuzenduak daude, 3 urtetik hasi eta helduak bitartera.

Txalburu Ikastetxea

Hezkuntza arautua eskaintzen du, hau da, haur hezkuntza eta lehen hezkuntza, 2-12 urte bitarteko adin tarteko haurrei zuzentzen delarik. Hizkuntza eredua D, hau da, dena euskaraz. Honez gain, bertan guraso eskola dute eta beharren arabera ikastaroak antolatzen dituzte.

Berrobiko Haurreskola

Hezkuntza arautua eskaintzen da, Haur Hezkuntzako lehen zikloa alegia, 0-2 urteko haurrentzako zuzendua. Haurraren garapena lortzea dute zeregin nagusia eta horretarako baliabide anitzak erabiltzen dituzte.

Alkizako Haurreskola

2007ko irailean sortu berria. Oraindik identifikazio datuak osatu gabe daude: telefonoa, esate baterako, udalekoa da. Hezkuntza arautua eskaintzen da, Haur Hezkuntzako lehen zikloa alegia, 0-2 urteko haurrentzako zuzendua. Haurraren garapena lortzea dute zeregin nagusia eta horretarako baliabide anitzak erabiltzen dituzte. ...

Amarozko Dantza Taldea

Bizilagunek eskatutako edozein aktibitate soziokultural bultzatu eta sustatu ohi ditu. Biztanleriari zuzendutako dantza ikastaroak antolatzen ditu: dantza mota ezberdinak erakusgai. Helburua, jendearen nahia piztu dantzarekiko.

Baliarraingo Udaletxea

Baliarraingo udaletxeak hainbat formakuntza jarduera antolatzen ditu ikasturte osoan zehar (hala nola eskulanak...) bertako biztanleen parte hartzea sustatzeko helburuarekin.

Intxurre K.E

Intxurre K.Ek kirol anitzeta oinarritzen den kirol elkartea da. kirol anitzak: pilota, areto futbola, futbola, etabar. Adin tarte ezberdinek parte hartzen dute, mutilak nahiz neskak. Entrenamentuen bitartez, ikasturtean zehar, gaztetxoen kirol irrika lantzea dute helburu.



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb