Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien inguruan prestakuntza jasotzeko eta teknologia horiek erabiltzeko daoko gune publikoen sarea da.
Euskara ikasteko eskaintza ugari: euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak, azterketetarako prestakuntza, ikastaro bereziak (eskola umeen gurasoentzat, enpresetako langileentzat, irakasleentzat, etabar). Autoikaskuntza: bakarko tutoretzak, BOGA programa, mediateka, aholkularitza, etabar.
0-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua. Zerbitzu ugari eskaintzen ditu: mediateka eta fonoteka zerbitzua, infoteka mikroteka, mailegu zerbitzua, irakurzaletasuna sustatzeko ekintzak, wifi zerbitzua, etabar.
Gizarte Zerbitzuak Prebentzio programak antolatzen ditu, hitzaldiak, guraso topaketak eta ikastetxeei zuzendutako programak. Ekintza hauen bitartez, biztanlegoaren parte hartzea (gurasoena bereziki) sustatzea dute helburu nagusi, ezagutzak areagotuz.
Lanbide Hasierako ikastaroak, zereginetako prestakuntza, lana eta prestakuntza, orientazio zerbitzua eta enpresetako prospekzioak egiten dituzte. Hau guztia, lehen ikasketak dituzten pertsonei, 45 urtetik gorako emakumeei, etorkinei eta lehenengo lanaren bila dabiltzan gazteei zuzendua.
Musika eskola, adin guztiei zuzendua. Instrumentu anitzen irakaskuntza: batetik, harizko instrumentuak (bibolina, biola, biolentxeloa, kontrabatxua, baxu elektronikoa eta pianoa...), bestetik, metalezko instrumentuak (tronpeta, tronpa, tronboia, tuba eta bonbardinoa) eta azkenik, haizezko instrumentuak (flauta, klarinetea, oboe ...
Tolosako Gazteria saila Tolosar gazteei zuzenduriko zerbitzu bat da. Gazterian lau programa estruktural lantzen dira. 1.- Aisia hezitzailea: gazte topagunea, ikastaroak, diskojaiak, kontzertuak.. 2.- Informazio Programa: Gazte informazio zerbitzua bidez lantzen dugun programa da hau, bertan mota guztietako informazio bila deza ...
Kultur ekintzak antolatzen ditu: kultur etxean (kultur tailer aukera zabala), Aranburu Jauregian (erakusketak), Leidor aretoan (zinema emanaldiak) eta bestelakoak. Hori guztia, kultura sustatzeko eta parte hartze aktiboa sustatzeko.
Kirol jarduerako ekintzak eskaintzen ditu: bai helduentzako , gazteentzako eta haurrentzat ere. Esate baterako: aerobika, mantenu gimnasia, yoga, cycling, pilates, igeriketa, prestaketa fisiko intentsiboa, areto dantzak, kempo, etabar.
Nekazaritza eta landa eremuko garapena sustatzeko tresna eta baliabideak eskaintzen ditu.