Nekazaritza eta baserritarren munduko jardunaldiak eskaintzen ditu. Normalean, hitzaldi informatiboak eskaintzen ditu: genetika, lurzoru gaiak, ura, Europako laguntzak nekazarientzako, etabar.
Gazteak, genero politikak, zerbitzu juridikoak, lan osasunaren bulegoa eta dokumentazio gunea eskaintzen ditu ELA sindikatuak, hauek alor nagusiak dituelarik.
Klase sindikatua da, proiektu solidario, abertzale eta ezkertiarra, gizartean sustraitua eta gaur egungo egoera sozioekonomikoaren ondorioak pairatzen dituzten sektoreekin konprometitua. Jorratzen dituen alorrak: emakumeak, etorkinak, lan osasuna, ingurumena eta gazteak.
Saskibaloia sustatzea dute helburu. Beraien nahia, batetik, kirolaz pertsona garatu ahal izatea da eta bestetik, saskibaloia praktikatzeko aukera paregabea jendeak aprobetxatzea.
Mendizaletasunarekin lotutako ekintzak antolatzen dituzte: mendi irteerak, eskolarteko mendi martxa, iraupen eskiko ikastaroak, etabar. Helburuak, mendizaletasunaren sustapena eta jendearen parte hartzea antolatutako ekintzetan.
Areto Futbolan oinarritzen den elkartea da. Kirola sustatzeaz gain, kirolaren bitartez hezi eta gozatzea dute helburu. Horretarako txapelketa batzuk antolatu ohi dituzte urtean zehar.
Arrantza da jarduera nagusia. pistifaktoria bat dute. Adinekoentzako txapelketa antolatu ohi dute, elkarteko txapelketa, bestelako proiektuetan parte hartzea, etabar. Xede nagusia, errekak saneatu eta erreken egoera bermatzea dira.
Mendiko txirrindularitza elkartea da. 14 urtetik gorakoentzako neska nahiz mutileei zuzendua. Gipuzkoa mailan lehiatzen dira eta eskualdeko trabesian parte hartzen dute.
Xakea du jarduera nagusia, eskolarteko kirola eta federatuan aritzen dira. Bertako begiraleek ikastaroak ematen dituzte, Diputazioaren bitarteko kirol programen bidez.
Zikloturismoa edo mendiko bizikletan oinarritutako elkartea. Gazteetatik hasi eta adin mugarik gabeko jendeari zuzendua. Gipuzkoa, Nazioarteko eta Munduko mailan parte hartzen dute.