Kirol aniztasuna eskaintzen da bertako ikasleei: patinaia, pilota, xakea, gimnasia, sustapen kirolak (zaldiketa, eskaladak, mendi zeharkaldiak, eskia, piragua...), eta honez gain ere, begiraleei zuzendutako ikastaroak antolatzen dituzte.
Kirol aniztasuna eskaintzen da: saskibaloia, eskubaloia, areto futbola, boleibola eta atletismoa. Bertako ikasleei zuzendutako kirol eskaintzak dira, nahiz eta kanpoko jendeari ere irekia egon.
Judo kirola eskaintzen dute 5 urtetatik hasita adin mugarik gabeko jendeari. Honez gain, txapelketetan parte hartzen dute, ikastaroak antolatzen dituzte, kontzentrazioak, etabar. Hau guztia judo sustatu eta ezagutzera emateko helburuarekin.
Eskubaloia federatua eskaintzen da, mutilentzat zuzendua. Neskentzako ahaleginak bideratzen ari dira baina horretarako neskak behar dituzte. Eskubaloia sustatzea dute helburu eta pertsonaren garapena kirola praktikatuz.
Herri mailako txapelketak antolatu ohi dituzte San Juan inguruan, tenis kirolean oinarriturik. Honez gain, tenis ikastaroak antolatzen dituzte udan, gaztetxoei zuzendua, tenisean jokatzen ikasteko.
Mendizaletasunarekin lotutako elkartea. 14 orduko mendi martxa antolatu ohi dute lau urtean behin, baita Ernioko karrera bi urtean behin, etabar. Beraz, mendizaletasuna sustazea dute helburu nagusi.
Txirrindularitza elkartea, neskei zuzendua hain zuzen ere. Txapelketa nagusietan parte hartzen dute, nahiz eta afizionatuak izan, profesionalki lehiatzen dira.
Kirol hauek eskaintzen dira bertan: xakea eta pilota, azken honetan, pilota eskolarekin lanean. Helburua, kirol hauek sustatu eta jendearen partaidetza handitu, gero eta ezagunagoa bilakatu dadin.
Karatea jorratzen duen elkartea da. 16 urtetik gorako jendeak doanik jasotzeko aukera dauka: kirola ezagutu nahi duenak, seriotasunez hartu nahi duenak, etabar, bakoitzaren beharraren arabera.
Areto Futboleko elkartea da. Gazteekin kirola sustatu eta honen bitartez, hezitzea dute helburu. Urtean zehar ere, kirolarekin erlazionatutako gaiei buruzko hitzaldiren bat edo beste ere antolatu ohi dute.