Ahotsa jorratzeko laguntza eskaintzen dute: arazo berbera dutenen artean. Baita psikologia ikuspegitik ere, laguntza eskaintzen da.
Orno-muineko kaltetuen arloan ikastetxe ezberdinetan hitzaldiak eskaintzen dituzte, informatu eta bideratzea dira bere zeregin nagusiak, kudeaketan aholkatu, arazo arruntenei konponbideak bilatu eta gizarte osora zabaldu bizkar muineko kaltea.
Gorren komunitateari zuzendutako prestakuntza eskaintza antolatzen dute; zeinu hizkuntza ikastaroa, lan tailerra eta gorren komunitaterako sentsibilizazio kanpaina. Honez gain, Lan bitartekaritza zebitzua ere eskaintzen dute, pertsona gorren formazio eta enplegu arloa sustatzeko zerbitzua da, laneratzea lortzeko alegia.
Mendizaletasunari dagokion eskaintza zabala antolatzen du: mendi irteerak, eski ikastaroak, etabar. Ekintza hauekin jendeari mendirako irrika piztea da, eta noski, parte hartzea sustatzea.
Gaztexoei zuzendua dagoen abesbatza, bi abesbatza daude hain zuzen ere: Hodei Truk (13-17 urte) eta Hodei Truk Samaniego. Azken hau orain dela bi urte sortu zen.
Bertso-eskolak eskaintzen dituzte hezkuntza arautuan eta kultur etxean (gaztetxoei zuzendua). Honez gain, ikastaro eta hitzaldiak antolatu ohi dituzte.
Sorkuntza koralarako eta elkartrukeak sortzeko dirulaguntzak bideratzen dituzte. Kontzertu emanaldiak antolatzen dituzte. Honez gain, ikastaroak eta hitzaldi informatiboak eskaintzen dituzte.
Kultur arloa sakondu eta ezagutzera ematea du helburu nagusia, hainbat arlo jorratzen ditu: antzerkiak, bakarrizketak, txontxongiloak, Tolosa Hiri Euskalduna, euskarazko zinema, literatur hitzaldiak, ipuin kontalariak, etabar.
Formakuntza arlo ezberdinak eta anitzak ikusteko, kontsultatzeko eta mailegu gisa hartzeko aukera zabala: liburuak, bideoak, interneta, wifi areto osoan, irakur gela, etabar.
Erraldoiak eta Buruhandiak dira tresna baliagarriak Konpartsa osatzeko. Herriko jaietan partze hartzen dute: iñauteriak, san juanak, etabar... kaleko giroa alaituz eta jendeari erakutsiz.