Txirrindularitzan oinarritutako elkartea. Gazte eta adinekoen lagun artea da. Montbike trabesia eta A. Olanoren zikloturismo klasika internazionala antolatzen dute. Kultur arloan ere, txirrindularitza sustatzea dute helburu, ekintza anitz eta ezberdinen bitartez.
Lagun arteko gauza bat bezala hasi ziren Tolosako Oria ibaian arrauna praktikatzen. Orain aldiz, kirol hau gizartean sustraitua egoteaz gain, gero eta gehiago hedatu nahi dute.
Kirol alorreko ikastaro anitzak eskaintzen ditu: tai-chi, arte martzialak, aerobik, mantenu gimnasia, muskulazio aretoa, etabar. Aukera eta ordutegi zabaleko ikastaroak dira, jende gehienak parte hartzeko asmotan.
Gazteetatik hasi eta adin mugarik gabeko pertsonei zuzendutako kirola da hau, zesta punta alegia. Helburua, zesta Punta sustatu eta jendearen irrika piztu kirol honekiko, parte hartzea handiagoa izan dadin.
Pilota eskolak harrobiko jende gaztea lantzea du helburu nagusia. Kirola sustatzeaz gain, kirolaz gozatu eta hezitu nahi ditu gaztetxoak.
Gimnasia Erritmika eta Dantza Garaikidea dira eskaintza nagusiak. Haurrei zuzendua, nahiz neska eta mutilei. Xedea, elkarte sendoa eratzea, kirola zabaltzen saiatzea eta gimnastak hezitzea, beti ere heziketaren ikuspegitik.
Triathloia kirolan oinarritzen da, igeriketa, bizikleta eta korrikan alegia. Baita duatloia ere badago, korri, bizikleta eta korri. Beraien helburua, gazte helduak kirol honetara bultzatzea eta kirola zabaltzea da, ahalik eta jende gehienek parte har dezan.
Txirrindularitza elkartea, txirrindularitza irakasteaz gain, medikuntza eta kirol segurtasuneko hitzaldiak antolatzen dituzte.
Arte martzialen barruko teknika desberdinak erakusgai. Kirolaz harago doan elkartea. Kirol honen bitartez, pertsona erlaxatu eta tentsioak askatzeko metodoa lortu nahi da.
Honako heziketa mailak eskaintzen ditu: Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa. Honez gain, begiraleei zuzendutako ikastaroak ere antolatzen dituzte. Hirukide 3 ikastetxe erlijiosoek osatzen dute: Gainberri, Jesuitinak eta Eskolapioak.