Jarduera nagusietako bat kultur ekintzetan parte hartzea edo subentzionatzea da. Produktu ezberdinak saltzen dituzte: kamisetak, pegatinak, katiluak, etabar. Eta hauetatik ateratzen dituzten irabaziak kultur ekintzetara zuzentzen dituzte.
6 urtetik mugarik gabeko gaztetxoeengana zuzentzen da, ekintza ezberdinak jorratuz: mendi irteerak, tailer ezberdinak, etabar. Helburu jakin batekin antolatu ohi dira, baloreak transmititzeko, norberaren garapenean laguntzeko, etabar.
Helburu nagusiak hauexek ditu: zinemarentzako kultur politika finakatzea, zinema sustatu, aretoak hobetu eta programazioa aberastu. Horretarako bide ezberdinak lantzen dituzte eta ikusgai jartzen dituzte Leidor zineman.
Extremadura herriaren hedapena eta ezagutzara emateko ekintza ezberdinak lantzen ditu: irteerak, produktuen salmenta, kantaldiak, etabar.
Sahara errefuxiatu kanpamentuari laguntza eskaintzen dio (janaria bidaliz, haurrak jaso etxean...) eta saharar bizimodu egoera azaltzen du Tolosako herritarren aurrean, beraien egoera jendeak ezagutu dezan.
Elkartearen helburua pertsonari "barre algara" sortzea da, musika, antzerki, gorputz espresioa, joku...dinamiken bitartez. Hauek zentzuak esnatzen baitituzte, gorputza eta pentsamendua desblokeatzen baitute, autoestima handituz, komunikazioa erraztuz eta barne poza eta barne barrea konektatuz.
Aukera gutxiko kolektiboekin lan egiten dute, gizartean toki bat izan dezaten lanean diharduen elkartea da. Kolektibo hauekin zerikusia duten ikastaroak antolatzen dituzte: geriatria, sorospen ikastaroak, etabar.
Aukera gutxiko taldeekin lan egitea du xede, beraien egoera hobetuz eta noski gizartean parte har dezaten. Profil anitzeko jendeak parte hartzen du: sorosleak, larrialdietarako teknikariak, gidariak, sendagileak, erizainak, etabar. Norberak erabakitzen du bere konpromezu maila noraino iristen den eta Elkarteari eskeini nahi di ...
Bereziki bi eginkizun burutzen dituzte: batetik, hilean behin arropa jaso eta banatu; eta bestetik, harrera gela (janari baleak, errentan laguntza, osasunean laguntza, ikastaro eta garraiorako abonua, etabar.
Etorkinen inguruko jardunaldi ezberdinak eta etorkinen aldeko ekintzak antolatzen dituzte, gizarteari ezagutzera emateko.